XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenbiziko orria pasatu orduko, beste itzal bat jarri zitzaion gainean.

Jon zen eta zutik zegoen bere ondoan.

- Hartu.

- Zuretzat.

- Eta emadazu zuk daukazuna esan zion, Barbie bat erakutsiz.

- Ez, eskerrik asko esan zuen Enekok eta irakurtzen segitu zuen.

- Tira ekin zion Jonek.

- Ez izan hain zekena.

- Aldatu komikia.

- Nik ez dut hau nahi.

- Neuk ere ez dut nahi.

- Ez duzu irakurri.

- Beste hau irakurtzen ari naiz.

Eta Enekok Tintina erakutsi zion Joni aurpegi aurrean.

Hori esatea bere lehen akats handia izan zen.

Bigarren akatsa hauxe izan zen: komikia kentzeko Jonek eskua luzatu zuenean, Eneko ez zen behar bezain azkar mugitu.

Eta Jonek tinko-tinko heldu zion komikiari goiko aldetik.

- Utzi bakean nire Tintina!

- Ez zaitez hain zekena izan!

- Zekena ni?

- Eta zergatik eman behar dizut nire Tintina eta zure Barbie kaka horrekin gelditu?

- Zuri, agian, gustatu egingo zaizulako esan zion Jonek.

- Niri, ordea, ziur ez zaidala gustatzen.

Eneko, azkenean, konturatu egin zen zergatik esaten zion Jonek hori.

Soinekoa zen berriro.

Sinestezina zen.